JarduerakErronkak
Denbora: jatorria, aldaketa eta amaiera

Denbora: jatorria, aldaketa eta amaiera

Denbora kontzeptuak askotariko interpretazioak ditu, eta diziplinen arabera, desberdin erabiltzen da. Jardunaldiak denboraren jatorria aztertuko du ikuspegi zientifikotik, hala nola mendeetan zehar denbora kontzeptuari buruzko filosofia-eremuaren ikuspegitik. Denbora linealaz hitz egingo dugu, aldaketa-neurri gisa, baita denboraren amaieraz ere. Denborak munduaren ikuspegi kuantikoan eta erlatibistan duen paperaz eztabaidatuko dugu, eta pinturen bidez, eztabaidan mintzagai izango diren kontzeptu ugari irudiztatuko ditugu. Hizlariak Psikologian, Zuzenbidean eta Biologian denbora kontzeptuarekin tratuan nola aritzen den argitzen saiatuko dira, ahaztu gabe denborak Politikan duen erabileraren berri izatea ere garrantzitsua dela. Era berean, geologoek nola datatu zuten eztabaidatuko da, bai eta denbora kolektibo baten existentziaz eta informazioaren transmisioaren aurrez aurre dagoen aldiberekotasunaz ere.

Azkenik, oroimena denboraren benetako biltegia den izango dugu eztabaidagai, eta denborak amaierarik izango ote duen: denbora guztiaren hasiera eta amaiera.

Hizlariak:

Javier Echeverría Ezponda irakaslea, filosofoa, Zientziarako Euskal Fundazioko (Ikerbasque) ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatera atxikia, Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Nagusiko (CSIC) Filosofia Institutuko unibertsitate-katedraduna eszedentzian.

Víctor Gómez Pin irakaslea, Filosofian katedraduna, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Javier Tejada Palacios irakaslea, Materia Kondentsatuaren Fisikan katedraduna, Bartzelonako Unibertsitatean.

PROGRAMA

19:00: Jardunaldiaren hasiera eta aurkezpena

Tuterako Udal-ordezkaria eta Javier Tejada Palacios irakaslea, fisikoa, Bartzelonako Unibertsitatea, Jakiundeko lehendakariordea

19:10: Hitzaldiak: Denbora kontzeptua ezagutza-arloaren arabera

Javier Echeverría Ezponda irakaslea, filosofoa, EHU, Jakiundeko kidea

Víctor Gómez Pin irakaslea, filosofoa, UAB, Jakiundeko kidea

Javier Tejada Palacios irakaslea, fisikoa, UB, Jakiundeko kidea

19:40: Mahai-ingurua: Denboraren errepresentazioa irudiaren bidez

20:00: Mahai-ingurua: Denbora esperientzia profesional pertsonaletik

20:30: Amaiera

Jardunaldia jendarteari zabalik dago eta gazteei zuzendua da bereziki. Sarrera doan, lekuak bete arte. Erronkak jardunaldi honek Laboral Kutxaren babesa du.

 

 

 

 

61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top