JarduerakErronkak
Garunaren zahartzea: Erlojuaren kontrako lasterketa

Garunaren zahartzea: Erlojuaren kontrako lasterketa

Biztanleriaren zahartzea eta adinduei eman beharreko arreta dira gure inguruko gizarteek duten erronka garrantzitsuenetariko bat. Gizakion bizi-itxaropena luzatzen doan ahala, geroz eta gehiago dira zaindu behar ditugun adinekoak. Zahartzaroko gaixotasun neurologikoek asko baldintzatzen dute gaitz horiek dituzten pertsonen, haien familien eta gizartearen bizi-kalitatea.

Alzheimer gaixotasuna, Parkinson gaitza eta garun-hodietako eritasunak oso ohikoak dira zahartzaroan eta, hori dela eta, ezinbestekoa da haien prebentziorako osasun arloko adituek egiten dituzten gomendioak ezagutzea eta gaixotasun horiek dituzten pertsonenganako arreta hobetzea.

José Félix Martí Massó doktoreak hasi zuen 6 hitzadiko zikloa Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan hitaldiarekin, otsailaren 2an, San Telmo Museoan (STM), arratsaldeko 19:30ean. Martí Massó doktorea, Donostia Unibertsitate Ospitaleko neurologiako zerbitzuburua eta 2014ko Euskadi Ikerkuntza sariduna, Jakiundeko kide eta zikloaren koordinatzailea da.

Hitzaldia lotura honetan ikus daiteke:

www.santelmomuseoa.com/index.php

Artxiboak:
DV_Marti_Masso_01.pdf
Garunaren_zahartzea__erlojuaren_kontrako_lasterketa-Envejecimiento_cerebral__una_carrera_contrarreloj.pdf
61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top