JarduerakErronkak
Arteen hotsak. Musika eta Arkitektura: Gehienek gauzak baino ikusten ez dituzten tokian erlazioak ikusten ditu begiratzen dakienak

Arteen hotsak. Musika eta Arkitektura: Gehienek gauzak baino ikusten ez dituzten tokian erlazioak ikusten ditu begiratzen dakienak

Musikaren eta arkitekturaren arteko loturari buruzko hitzaldiak zabaldu zuen Musikenen "Arteen hotsak" zikloa, urriaren 2an hasi eta hilabete osoan zehar iraungo duena. Astean behin hitzaldi bat eskainiko da Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloan.

"Gehienek gauzak baino ikusten ez dituzten tokian erlazioak ikusten ditu begiratzen dakienak, eta gehienek soinuak baino entzuten ez dituzten tokian erlazioak ikusten ditu entzuten dakienak", izenburu hauxe izan zuen Josep Llorca Bofik eskainitako zikloaren irekiera hitzaldiak. Bi diziplinek, musikak eta arkitekturak, haien inguruarekin duten harremanei buruz aritu zen hizlaria, bien arteko antzekotasunak eta parekotasunak azpimarratuz.

Berak dioenez: "Gure gizarteak soinuak eta irudiak bonbardatzen dizkigu etengabe. Bonbardaketa horretan, neurriaren edozer zentzu bistatik galtzen dugu, eta gauzen bilakaera iragankor horretan baino ez dugu lortzen errealitateari eustea. Ondorioz, erlazioen mundua –gauzen arteko aberastasuna agertzen duena– ez da agerian jartzen. Benetako musikak eta arkitekturak, denborako eta espazioko erlazioen ereduzko diziplina izanik, gauzen mundutik bakartzen erakuts diezagukete, eta gure gizateria benetan aberasten duen hori bizitzen lagundu."

Josep Llorca Bofí arkitekto eta pianista da. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC) amaitu zituen arkitektura-ikasketak, eta unibertsitate berean lortu zuen Arkitektura Aurreratuko Masterraren titulua. Gainera, Olivako Kontserbatorio Profesionalean (Valentzia) egin zituen ikaskuntza profesionalak, eta musikako sari profesionala lortu zuen, piano-espezialitatean, aipatu kontserbatorioan. 2015az geroztik, irakasle elkartua da UPCko Arkitekturako Eskola Teknikoko Adierazpen Arkitektonikoko Sailean, eta hitzaldiak eman ditu Fezeko Unibertsitate Euro-Mediterraneoan (Maroko) eta Tongji Unibertsitatean (Txinan). 2017an lortu zuen FPU bekari esker, RWTH Aachen Unibertsitatera (Alemania) joan ahal izan da, akustikari buruz gehiago ikasteko Michael Vorländer eta Janina Fels irakasleekin batera. Egun, arkitekturaren eta musikaren arteko erlazioak hizpide dituen doktorego-tesia egiten ari da.

61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top