José Félix Martí Massó jakitunak Arteen hotsak, Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloaren lehenengo hitzaldia eskaini zuen Nafarroako Artxibategi Nagusian azaroaren 7an, Iruñean. Musikak gure garunean duen eragina hitzaldiak neurozientzia eta musika izan zituen hizpide, eta Igor Ijurrak aurkeztu zuen Martí Massó doktorea auditorioa betetzen zuten ikus-entzuleen aurrean.
Neuroirudiak erabiltzen dituzten ikerketei esker jakin ahal izan dugu nola islatzen, jasotzen, prozesatzen eta interpretatzen duen gure garunak musika, baita zer aldaketa mota eragiten duen musikak beregan. Hitzaldiak gai hauek aztertu zituen, musikaren jatorria eta funtzioarekin batera: zergatik atsegin dugun musika, garunean musikak eta lengoaiak duten harremana, garunean eragiten dituen behin behineko eta behin betiko aldaketak, musikarako abilezian jaiotzetiko gaitzek zein bizitzan zehar jasandakoek eragiten dituzten aldaketak, eta musika-terapiak gaitz neurologikoetan duen baliagarritasuna.
José Félix Martí Massó doktorea Euskal Herriko Unibertsitateko Neurologia katedradun emeritua da. Donostiako Unibertsitate Ospitala-OSI Donostiako Neurologia Zerbitzuko buru, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Neurologiako irakasle titularra izan da, orain dela gutxi erretiroa hartu zuen arte. Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, 1971n, 1975ean doktoratu zen Nafarroako Unibertsitatean.
Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma, Bilbo (9:00-13:10 eta 15:30-17:30)
19:30etan, STM-San Telmo Museoa, Donostia
STM-San Telmo Museoa, Donostia
Goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (15:00-19:00)
Chillida Lantokia, Legazpi
San Telmo Museoa, Donostia
Apirilaren 22a, STMko eliza, Donostia
Apirilaren 22a, ostirala
Hitzaldiak goizez eta mahai-ingurua arratsaldez, Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Miramar Jauregia, Donostia.
20:00etan jardunaldiaren amaiera, María Bayo Jakiundeko kidearen...
Apirilaren 5a, asteartea, 19:30ean, STM-San Telmo Museoa, Donostia
Martxoaren 11, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
"Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren amaiera- hitzaldia: "Gazte bortitzak: zer egin haiekin?", otsailaren 12a, Antzoki Zaharra
"Indarkeria gazte-jendean: Biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren baitako hitzaldiak, STM-San Telmo Museoa, otsailaren 12a
Otsailaren 12a, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Hitzaldia eta "Bully" dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Antzoki Zaharra, Donostia
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan, José Félix Martí Massó jakitunaren hitzaldia
Otsailaren 2a, 19:30ean, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Erronkak/Desafíos Jakiundek Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiribururako diseinatutako egitasmoa da. XXI. mendeko gizarteek aurrean dituzten erronka handiak aztertuko ditu egitasmoak hitzaldi, mintegi eta...