JarduerakErronkak
Zenbakiak eta gizateria: Big data eta adimen artifiziala

Zenbakiak eta gizateria: Big data eta adimen artifiziala

Zenbakiak eta gizateria erakusketarekin bat egiten duen hitzaldi zikloan, Big Data eta adimen artifiziala izango ditu hizpide Humberto Bustince jakitunak. Erakusketa Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen edukiarekin lotuta dago, eta agerian uzten du zenbaki horiek ezagutzeak berebiziko garrantzia duela mundu modernoaren konplexutasuna ulertzeko eta agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko.

Gauzak horrela, adimen artifizialaren etorkizuna Big Datarekin loturik dago nahitaez. Datu hauen informazioari eta kudeaketari irtenbidea emateko sortzen ari diren aplikazio eta erabilerak aurrerapauso handiak ekartzen ari dira, bai teknologiari dagokionez, baita enpresan eta hiritarren bizi-kalitatean ere.

Hitzaldi honetan Big Data aipatzerakoan zehatz-mehatz zertaz ari garen aztertu eta datu-pilaketa horretaz informazio baliagarria nola atera daitekeen azalduko du Bustince jaunak, arlo desberdinetan izan dezakeen erabilera aipatuz.

Zenbakiak eta gizateria erakusketa Gismek eta Nafarroako Kutxako Fundazioak antolatu dute eta Javier Tejada jakituna izan da komisarioa. Jakiundek Humberto Bustincek eskainiko duen Big data eta adimen artifiziala hitzaldiarekin (martxoak 20) eta Iciar Astiasaran jakitunak eskainiko duen Nutrición y alimentación, reto de futuro hitzaldiarekin (apirilak 3) hartzen du parte hitzaldi zikloan.

Humberto Bustinceri elkarrizketa RTVEn (2019/03/06), bere ikerketa taldearen azken lorpenen inguruan.

61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top