JarduerakErronkak
Urriaren 19a eta 20a: Oroitzapen Feministak I

Urriaren 19a eta 20a: Oroitzapen Feministak I

UPV/EHUko katedradun emeritu eta JAKIUNDEko kide Teresa del Valle arduratu zen Oroitzapen Feministak I helburu bikoitza duen jardunaldiaren koordinazioaz. Batetik, ikuspuntu feminista desberdinetatik jorratutako gaien eta teorien ekarpenei buruzko hausnarketa egitea, eta ekarpen horiek gizartean eragiten duten inpaktu, eztabaida eta erresistentzia aztertzea.

Erronkak jardunaldi hauek STM-San Telmo Museoaren eta Emakumea, Generoa eta Feminismoa Gordailuaren zaindari den UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Liburutegiaren lankidetza izan zuten.

(Mahai inguruaren eta amaierako hitzaldiaren GRABAKETA, STM, urriaren 19a).

EGITARAUA, urriaren 19a, osteguna, STM-San Telmo Museoa.

18:00etan: AURKEZPENA. Gaiari sarrera orokorra

Teresa del Valle Murga, UPV/EHUko Antropologia Sozialeko katedradun emeritua, JAKIUNDEko kide osoa.

18:15en: MAHAI-INGURUA

Moderatzailea: Nuria Cano, antropologo soziala, JAKIUNDEko kide urgazle gaztea.

Memorias de futuro. Estudios feministas en la educación superior y la investigación.

Virginia Maquieira, Antropologia Soziala Saileko irakaslea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, UNESCO Red Unitwin Genero Politikak eta Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasuna Katedraren zuzendaria.

Lugares de la memoria del feminismo, una asignatura pendiente.

Miren Llona, Historia Garaikideko irakaslea, UPV/EHU. AHOA (Ahozko Historiaren Artxiboa- Archivo de la Memoria) erakundearen fundatzailea eta egungo lehendakaria. 

Protección internacional del patrimonio y la (in)visibilización de las mujeres

Maider Maraña, UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea Katedrako ikertzailea, UPV/EHU.

20:00etan: AMAIERAKO HITZALDIA

Zernahi bidetan…” Arrakaletatik ihes egindako (emakumeen) bertsoak.

Jone Miren Hernandez, Mikel Laboa Katedraren zuzendaria, Antropologia irakaslea, UPV/EHU.

Maialen Lujanbioren bertsoekin amaituko da jardunaldia.

 

EGITARAUA, urriaren 20a, ostirala, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Liburutegia, Antonio Beristain auditorioa.

11:00etan MAHAI INGURUA: Bibliotecas de mujeres: pasado, presente y futuro

Mahaikideak:

Miren Aranguren, Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika historikoa den "Gure genealogia feministak" liburuaren egilekidea.

Silvia Fernández, Iruñeko IPES Dokumentazio Zentroa – Emakumeen Liburutegia, Iruñea.

Mª José Sola, Bilboko Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroa.

Julen Zabala, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia, Emakumearen Azterlanen Mintegiko bibliografia eta dokumentu-funtsa.

 

Bi jardunaldiekin bat eginez, Liburutegiak jendarteari zabaldutako erakusketa bibliografikoa antolatuko du 2017ko urriaren 19tik 2018ko martxoaren 19ra. Mahai-ingurura etorritakoek erakusketa bisitatzeko aukera izan zuten. 

Era berean, Gipuzkoako Campuseko Liburutegia gordailuzain den Emakumea, Generoa eta Feminismoa Gordailuaren bisitaldi gidatua eskaini zitzaien bertaratutakoei. Gordailua UPV/EHUren garai bateko Emakumeen Ikasketen Seminariotik dator eta Liburutegian sail propio bereiztua du gaur egun.

61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top