JarduerakErronkak
Musika eta Literatura. Et tout le reste est litérature.

Musika eta Literatura. Et tout le reste est litérature.

Santiago Martín Bermúdez dramagile, musika-kritikari eta 2006ko Espainiako Literatura Dramatikoko Sari Nazionalaren irabazleak, musika eta literaturari buruzko hitzaldi batekin, amaiera eman zion Erronkak. Arteen Hotsak zikloari. Mariasun Landa idazle eta Jakiundeko akademikoak aurkeztu zuen hitzaldia.

Santiago Martín Bermúdezek azaldu zuenez, Et tout le reste est littérature. Esaldi horrekin bukatzen zen Verlaine-ren Art poétique obra. Literaturak, bere lanbideak, garrantzi gutxiago duela edo izan lezakeela adierazi nahi duela dirudi. Baina bertso-lerro honekin hasten zen poema: De la musique avant toute chose. Eta Verlaine ez zen melomanoa.

Jatorrian, gauza bera izan ziren literatura eta musika. Lirika eta epika kantuaren bidez adierazten ziren; beranduago, errezitatu egiten ziren. Testuak idaztearen ondorioz hasi ziren bereizten. Musikaren anotazioarekin gertatu zen moduan.

Hona hemen adibide nabarmenenak: lieda, mélodie-a, erromantza, kontzertu-abestiak. Badirudi, une horretan batu zirela berriz ere lira eta poetika. Zenbait kasutan, musikariak poema batean ezkutuan dagoen musika azaleratzen du, are gehiago, erauzi egiten du; esate baterako, Schubert eta Francis Poulenc musikagileek egin bezala.

Ondoren, operaren inguruan aritu zen Santiago Martín hizlaria. Zioenez, operaren dramaturgia ez da testuan oinarritzen, musikan baizik. Hori dela eta, batzuetan, eszena baten bikaintasun dramatiko-musikalak antzezpena eragotz dezake.

Laboral Kutxaren laguntzari esker gauzatu zen Erronkak. Arteen Ahotsak zikloa.

61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top