STM-San Telmo Museoko ekitaldi aretoa Jorge Barudy doktorearen hitzaldia entzuteko ikus-entzulez bete egin zen.
Bartzelonan bizi eta bertan Exil-IFIV elkartea sortu duen neuropsikiatra txiletarrak, neurozientziek eta atxikimenduari eta epigenesiari buruzko ikerketen ekarpenek buruko gaitzak eta sufrimendua ulertzeko garaian, gaur egun eskaintzen dizkiguten bide berriei buruz aritu zen.
Badira nahikoa zientzia argudio nahasmendu psikopatologikoak pairatzen dituzten helduek haurtzaroan trauma konplexu, akumulatibo eta askotan goiztiarrak jasan dituztela diotenak. Trauma horiek, gehienetan, beste gizakiek eragindakoak dira edota naturaren hondamendiek edo galera handiek.
Aldi berean, ikerketa ildo ezberdinek erakusten dute trauma jasan duen haurrak erresilientziaren fenomenoa ezagutzeko aukera badu, posible dela gertakari horrek bere heldutako bizitza ez baldintzatzea eta hazkunde postraumatiko batez hitz egitea.
Enrique Echeburúa jakitun eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak egin zuen hitzaldiaren aurkezpena. Echeburúa jaunak koordinatzen duen Memoria, trauma eta identitate pertsonala zikloaren baitako lehenengo hitzaldia izan zen Jorge Barudy neuropsikiatrak eskainitakoa, eta esteka honetan ikus daiteke.
Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma, Bilbo (9:00-13:10 eta 15:30-17:30)
19:30etan, STM-San Telmo Museoa, Donostia
STM-San Telmo Museoa, Donostia
Goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (15:00-19:00)
Chillida Lantokia, Legazpi
San Telmo Museoa, Donostia
Apirilaren 22a, STMko eliza, Donostia
Apirilaren 22a, ostirala
Hitzaldiak goizez eta mahai-ingurua arratsaldez, Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Miramar Jauregia, Donostia.
20:00etan jardunaldiaren amaiera, María Bayo Jakiundeko kidearen...
Apirilaren 5a, asteartea, 19:30ean, STM-San Telmo Museoa, Donostia
Martxoaren 11, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
"Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren amaiera- hitzaldia: "Gazte bortitzak: zer egin haiekin?", otsailaren 12a, Antzoki Zaharra
"Indarkeria gazte-jendean: Biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren baitako hitzaldiak, STM-San Telmo Museoa, otsailaren 12a
Otsailaren 12a, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Hitzaldia eta "Bully" dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Antzoki Zaharra, Donostia
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan, José Félix Martí Massó jakitunaren hitzaldia
Otsailaren 2a, 19:30ean, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Erronkak/Desafíos Jakiundek Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiribururako diseinatutako egitasmoa da. XXI. mendeko gizarteek aurrean dituzten erronka handiak aztertuko ditu egitasmoak hitzaldi, mintegi eta...