JarduerakErronkak
Maiatzak 10: ¿Se puede volver a escribir el pasado? Más allá de la memoria traumática

Maiatzak 10: ¿Se puede volver a escribir el pasado? Más allá de la memoria traumática

Enrique Echeburúa, Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoan katedradunak "¿Se puede volver a escribir el pasado? Más allá de la memoria traumática" hitzaldia eskaini zuen STM-San Telmo Museoan, maiatzaren 10ean, "Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Echeburúa jaunak berak koordinatutako zikloaren baitan. 

Javier Echeverría Jakiundeko lehendakariordeak aurkeztutako hitzaldian, Echeburúa jaunak azaldu zuen oroitzapenek eragin handia dutela pertsonaren emozio eta sentimenduetan, eta hauen eragina jasotzen dute oroitzapenek aldi berean. Izan ere, oroimena eta afektibitatea oso lotuta daude. Iraganeko bizipen objektiboak aldaezinak dira, baina bizipen horien pertzepzioa aldatu egin daiteke, eta, beraz, egungo bizitzaren bilakaera eralda dezake. Pertsonek oroitzapenak emozionalki modulatzen ikasi behar dute. Izan ere, bizipen dramatiko jasanezinek pertsona bat tiranizatu egin dezakete, baina beren biografiaren parte diren eta egungo eta etorkizuneko bizitzan eragin negatiborik ez duten oroitzapen mingarri eta eramangarrietan ere eralda daitezke. Kasu horretan, iragan traumatiko bat iragan biografiko bihurtzen da, biktimak ez dira denboraren tunelean harrapatuta geratzen, eta bizi-proiektu erakargarri batean inplika daitezke.

Oroimenaren eta emozioen arteko harremanak norabide bikoitza duela azaldu zuen, eta egungo faktore emozionalek gure oroitzapenak kutsatu eta desitxuratu ditzaketela gaineratu zuen, memoria manipulatu eta oroimen faltsuak sortuz.

Gaineratu zuen gizakiak berezko baliabide psikologiko nahikoak dituela eguneroko bizitzaren ezbehar eta zorigaiztoei aurre egiteko (galerak, bereizketak, arazo ekonomikoak...), eta hauek ez direla traumekin nahastu behar. Traumak nahita eragindako biolentziaren ondorioa dira eta iraina, umiliazioa, babesgabetasuna eta segurtasun sentimenduaren haustura dute ezaugarritzat. Ondorioz, traumak pertsonaren baliabide psikologikoak gainditzen ditu eta beharrezkoa da laguntza profesionala.

Echeburúa jaunak traumaren biktimaren erantzunaz hitz egin zuen, honek iraintzailea gorrotatu dezakeela adieraziz, baina biktimak gorroto hori gainditu behar duela esan zuen, gorrotoak gorroto duen pertsona kaltetzen duelako soilik, ez pertsona gorrotatua. Era berean, mendeku sentimendua gainditzea beharrezkoa dela adierazi zuen, zauriak orbaintzea eragotzi eta bizipoza galarazten baitu. Iragana aldatzea ezinezkoa den arren, atzerako begirada alda daitekeela jakinarazi zuen, honela, irainak bizitzaren ardatz izateari utzi eta egoera gainditzeko aukera egon daiteke.

Epe laburrean eskura izango da hitzaldiaren grabaketa.

Artxiboak:
NG_entrevista_E._Echeburua.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top