JarduerakErronkak
2016/12/13: Garuneko hodietako gaixotasunen prentzioa eta tratamendua (Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa)

2016/12/13: Garuneko hodietako gaixotasunen prentzioa eta tratamendua (Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa)

Biztanleriaren zahartzea eta adinduei eman beharreko arreta dira gure inguruko gizarteek duten erronka garrantzitsuenetariko bat. Gizakion bizi-itxaropena luzatzen doan ahala, geroz eta gehiago dira zaindu behar ditugun adinekoak. Zahartzaroko gaixotasun neurologikoek asko baldintzatzen dute gaitz horiek dituzten pertsonen, eta haien familien eta gizartearen bizi-kalitatea.

Alzheimer gaixotasuna, Parkinsonen gaitza eta garun-hodietako eritasunak oso ohikoak dira zahartzaroan eta, hori dela eta, ezinbestekoa da haien prebentziorako osasun arloko adituek egiten dituzten gomendioak ezagutzea eta gaixotasun horiek dituzten pertsonenganako arreta hobetzea.

Garuneko hodietako gaixotasunen prebentzioa eta tratamendua

Ana Arce doktorea eta Mª Teresa Martínez Zabaleta doktorea, Donostia Unibertsitate Ospitaleko neurologoak.

Abenduaren 13a, asteartea, STM-San Telmo Museoko eliza, 19:30ean. Sarrera librea lekuak bete arte.

Esta conferencia se enmarca en el ciclo coordinado por el académico de Jakiunde, Dr. José Félix Martí Massó, Envejecimiento cerebral: una carrera contrarreloj y cuenta con la colaboración de la Asociación de Pacientes con Daño Cerebral Adquirido.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top