JarduerakErronkak
Solasaldiak. Gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean. Bigarren saioa

Solasaldiak. Gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean. Bigarren saioa

"Gure gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean" solasaldien bigarren saio maiatzaren 24n egin zen, San Telmo Museoan.

Solasaldian honako hizlariek hartu zuten parte:

- Edurne Bartolomé, Soziologia eta Zientzia Politikoen irakaslea eta ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea.

- Itziar Vergara, Gipuzkoako LMA-ESIetako Ikerkuntza Unitateko Arduraduna, Osakidetza.

- Edorta Cobreros, UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboko katedraduna.

Ignacio Arganda-Carreras, UPV/EHUko Ingeniaritza Informatiko Fakultateko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko Saileko ikertzaile eta Jakiundeko kidea izan zen solasaldiaren moderatzailea.

COVID-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: sei milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean, emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko –zentzurik baldin badauka halakorik esateak–. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu. Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena.

Horretarako, San Telmo Museoak Erronkak egitasmoaren bitartez, eta Jakiundek, Akademiak diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatu zituzten hiru saioetan.

Uste dugu elkarrizketak –hainbat esperientzia eta ezagutza-esferatatik abiatuta– ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak.

Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu. Helburu hori izango dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egin ditugun hiru saioetan.

Hitzaldia esteka honetan ikus daiteke.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top