JarduerakErronkak
Zein dira XXI. mendeko ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkak?

Zein dira XXI. mendeko ekonomia, gizarte eta ingurumen erronkak?

Mª Carmen Gallasteguik koordinatutako jardunaldiak gaur egungo gizarteak aurrean dituen erronka ekonomikoak aztertu zituen: errenta-desberdintasunak, balio etikoak gure sistema ekonomikoan barneratu behar ditugun ala ez, hazkundearen alderdi demografikoak, ingurumena eta hazkunde ekonomikoa, klima-aldaketa, tresna fiskalak eta ingurumen-aktiboak babestea... Gisa honetako gaiak ikerketa-helburu dira oinarrizko eta gizarte zientzietan.

Emilio Ontiveros ekonomialariak zabaldu zuen jardunaldia egungo finantza-arazoen berri emanez. Teresa Riberak aldaketa klimatikoak dakartzan erronkak izan zituen hizpide, eta gobernuek eta nazioez gaindiko erakundeek bizi dugun egoerari nahitaez eman beharreko erantzunez aritu zen. Ilari Zubirik pentsioak zerga bitartez finantzatuz gero pentsio-sistemak porrot ez egiteko baliabide nahikoak daudela adierazi zuen. BC3ko zuzendaria Mª José Sainzen hitzaldian argi geratu zen maila guztietako erakunde publikoek: udal, eskualde, nazio eta nazioartekoek, bizi dugun erronka klimatikoari irtenbide egokia emateko araudia ezarri beharko dutela, gure ohiturak aldatu ditzagun.

Marta Escapak moderatu zuen arratsaldeko mahai-ingurua, non goizean hizpide izandako gaiak aztertu ziren. Emilio Ontiveros, Teresa Ribera, Alberto Ansuategi, Mª José Sainz, Ibon Galarraga eta Mª Carmen Gallasteguik, bertaratutakoen galderak erantzun zituzten.

Jardunaldiaren grabaketa: www.santelmomuseoa.com/index.php

Artxiboak:
Desafios_economicos_y_ambientales_del_siglo_XXI_01.pdf
1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top