JarduerakErronkak
Musika eta Zinea. Bikote bitxia.

Musika eta Zinea. Bikote bitxia.

Teresa Catalánek eta Igor Ijurrak koordinatzen duten Erronkak. Arteen Hotsak zikloaren hirugarren hitzaldia Roberto Cuetak eman zuen, azaroaren 15ean, Nafarroako Unibertsitatearen Museoan.

Nafarroako Unibertsitateko Ikerketako errektoreorde eta Jakiundeko akademiko Iciar Astiasaránek aurkeztu zuen hizlaria: Roberto Cueto, Filologia Hispanikoan lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle elkartua, Karlos III.a Unibertsitatean, eta Donostia Zinemaldiko hautapen-batzordeko kidea. Halaber, liburu ugari idatzi ditu Roberto Cuetok; besteak beste, Cien bandas sonoras en la historia del cine eta El lenguaje invisible: Entrevistas con compositores del cine español.

Hitzaldian azaldu zuen, zinematografoa sortu zenetik, filmek beti izan dutela musika. Eta, gaur egungo ikus-entzunezkoan, hala izaten jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, bere buruari galdetzen dio zergatik dirudien naturala ezaugarri eta helburu hain desberdinak dituzten bi diziplinen arteko harreman hori. Horretarako, diziplina bakoitzaren bereizgarriak azaldu zituen, narrazio zinematografikoaren testuinguruan bien arteko interakzioa nola garatu daitekeen ikusteko. 

Laboral Kutxaren laguntzari esker gauzatu zen Erronkak. Arteen Hotsak zikloa.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top