JarduerakErronkak
Perspectivas. Polarizazio politikoa. Mehatxu lokala eta globala

Perspectivas. Polarizazio politikoa. Mehatxu lokala eta globala

Demokrazia finkatuen konkistak dira konfrontazio ideologiko askea, giza eskubideak errespetatzen dituzten alderdien estrategien hedapena, eta elkarbizitzaren lege-esparrua; nolanahi ere, demokrazia horiek ez dira atzeraezinak, berez.

Eztabaidagai diren jarreren polarizazioa, edozein ulermen galarazteraino muturreraino iristen denean, eta gizarte-haustura bilatua eta interesatua izatera bultzatzen duenean, mehatxua erabatekoa da eta politika ariketa hutsal bezain pozoitsua bihur dezake; are gehiago, planeta globalizatu baten kasuan, Historiaren irakaspenek gainditutzat jotzen zituzten gatazka belikoetara eraman gaitzake halako egoera batek.

Egungo sistema demokratikoek dena jasan dezakete? Izan al daiteke mundu bat non hegemoniaren pultsioak oreka-esparru baketsuetan erabakitzen diren, eta ez patioko matoi berrien beldur artean?

Horixe izango da gaia "Polarizazio politikoa. Mehatxu lokala eta globala" solasaldian. Nora Alonsok moderatuko du ekitaldia eta Lourdes Pérez kazetariak, egun Colpisa Agentziako zuzendariordea eta Diario Vascoko zuzendariordea 2018- 2022 artean, eta Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Jakiundeko kideak izango dira solaskide bertan.

Perspectivas maiatzaren 18an izango da, asteazkenez, 19: 00etan, CIVICANen.

Jakiunde lankide da Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatzen duen ekitaldi honetan.

1 -tik 60 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top