JAKIN-MINA 2018-2019 ziurtagiri banaketa Nafarroako Jauregian izan zen maiatzaren 10ean. Ekitaldian Nafarroako Gobernuko Maria Solana Hezkuntza sailburuak banatu zituen ziurtagiriak, JAKIUNDEko lehendakaria, Jesus Ugalde, eta Nafarroako bi unibertsitateetako errektoreordeak ondoan zituelarik: Ramón Gonzalo, UPNA/NUP-eko ikerketa errektoreordea (goiz horretan jakinarazi zen unibertsitate horretako errektore izango zela aurrerantzean) eta Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko errektoreorde, JAKIUNDEko kide eta Iruñeko zikloko aurkezlea. Bertan izan ziren halaber Nora Alonso, Iden-Biotechnology enpresako CEO, Tuterako zikloko aurkezle eta JAKIUNDEko kidea, eta Irantzu Vázquez, JAKIN-MINA NAFARROA babesten duen Nafarroako Kutxako Fundazioaren Hezkuntza eta Kultura saileko arduraduna.
Ziurtagiria jaso eta gero Nafarroako Palazioko areto nagusietako batean freskagarriak hartu zituzten ikasle-irakasleek eta gainerako bertaratutakoek.
Nafarroako JAKIN-MINA 2018-2019 egitasmoan, DBH 4. mailako 86 neska-mutilek hartu dute parte: 59 ikaslek Iruñean eta 27 ikaslek Tuteran. Azpimarragarria da 86 parte hartzaileen artean 21 mutil zeudela eta 65 neska. Azkenean 66 ikaslek jaso dute ziurtagiria, bost hitzaldiz osaturiko zikloen bost edo gutxienez lau hitzaldietan parte hartzeagatik.
Iruñeko zortzigarren edizioa izan da honako hau, eta bigarrena Tuterakoa, eta 15 ikastetxetako ikasleek hartu dute parte bertan. 2018-2019 edizioan parte hartu duten ikastetxeak, honakoak: Altsasuko institutua, Amazabal (Leitza), Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz), Argia Ikastola (Fontellas), Askatasuna (Burlata), IESO Azagra-Reyno de Navarra (Azagra), Iruñeko IES Navarro Villoslada eta Liceo Monjardín, Pedro de Atarrabia (Atarrabia), Iruñeko Plaza de la Cruz, San Cernin eta Santa Teresa, Toki Ona (Bera), Valle del Ebro (Tutela) eta Zizurreko institutua.
JAKIN-MINA 2019-2020 edizioaren deialdia urrian iritsiko da ikastetxeetara.
Gregorio Monreal, historiador y jurista miembro de Jakiunde, recibe el Premio Euskadi de Investigación 2013 en la modalidad de Ciencias Sociales y Humanidades de la mano del lehendakari Iñigo Urkullu y de la Consejera de...
Enrique ZUAZUA, matemático del Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) e Ikerbasque, ha obtenido el prestigioso premio Humboldt a la investigación, otorgado por la Fundación alemana del mismo nombre. El galardón dotado con...
Pedro Miguel Etxenike Landiríbar ha sido investido doctor honoris causa por la Universidad Complutense de Madrid (UCM) en una ceremonia presidida por el rector de la UCM José Carrillo. En el acto Etxenike ha estado arropado,...
Jean Haritschelhar Duhalde falleció el 1 de septiembre de 2013 a los 90 años de edad. Profesor, escritor, político, ex-presidente de Euskaltzaindia y académico de Jakiunde, trabajó en múltilpes campos, pero su faceta más conocida...
Mari Carmen Gallastegui catedrática de Teoría Económica y directora de la Unidad de Economía Ambiental del Instituto de Economía Pública de la UPV/EHU ha sido galardonada con el Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2013. Ha...