Humberto Bustince miembro de la Asociación de Inteligencia Artificial Asia-Pacífico

Humberto Bustince miembro de la Asociación de Inteligencia Artificial Asia-Pacífico


Humberto Bustince akademikoa, UPNA/NUPeko Konputazio Zientziako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, Asia-Pazifikoko Adimen Artifizialeko Elkarteko (AAIA) kide izendatu dute.

Erakunde horretan munduko unibertsitate eta ikerketa-institutu nagusiek parte hartzen dute, eta akademiko nafarra bere jakintza-arloan lorpen bikainak izan dituen zientzialarietako bat izateagatik izendatu dute kide.

AAIA gobernuz kanpoko eta irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, mundu osoko 502 akademikok osatua, besteak beste, Stanford, Princeton, Columbia, Oxford, Londoneko Imperial College, Melbourne, Sidney, Singapore, Pekin, Tsinghua, Zhejiang, eta MIT (Massachusettseko Teknologia Institutua) unibertsitateetatik etorriak, bai eta IBM, Google, MIcrosoft, HUawei, Alibaba edo JD.com konpainia teknologikoetan lan egiten duten zintzialari nabarmenak ere.

AAIAren helburua adimen artifizialaren garapena eta aplikazioa sustatzea da, ikerketa akademikoaren, trukeen, hezkuntza zientifikoaren, hitzaldien, argitalpenen, erakusketen eta abarren bidez.

Mostrando elementos 127 a 147 de 278
top