Zientzia, arteak eta letrak sustatu eta zabaltzen ditugu.

Kalitatean oinarrituz eta bikaintasuna bilatuz, hausnarketa, analisi eta diagnostikorako aholkularitza-erakundea osatu dugu, gure gizarteak orokorki eta zientzia, arte eta letren komunitateek bereziki dituzten erronkei erantzuteko asmoz.

Jarduerak

Jakiunderen helburua ezagutzaren gizartea sustatzeko ekimenak proposatzea, diseinatzea eta  ebaluatzea da. Akademiak zientzien, arteen eta letren arteko elkar ezagutza bultzatu nahi du eta, era berean, ikerketarako eta sorkuntzarako askatasuna sustatu nahi du, jakintza giza garapenaren eragile nagusia dela uste duelako. Balio hauekin bat eginez, Jakiunderen jarduerak intelektualak eta akademikoak dira esklusiboki, espíritu kritikoak gidatuak dira eta  hausnarketan oinarritzen dira unean uneko joeretatik at. 

Gure jarduerei buruzko informazioa gehiago >

Argitalpenak

Akademiak hainbat argitalpen lerro ditu: JAKITERA, Akademiaren Adierazpenak, hitzaldiak… Jakiunderen argitalpenez gain, jakitunek beraiek plazaratutako lanen berri eskaintzen du atal honek, Akademiari buruz komunikabideek argitaratzen duten informazioarekin batera.

Gure argitalpenei buruzko informazio gehiago >

publicaciones

Jakiunde Ezagutu

Akademia

Akademiak Ikerkuntzako Euskadi saridunak, Principe de Viana saridunak eta Eusko Ikaskuntza saridunak biltzen ditu, besteak beste, eta helburua da kide horiek guztiek elkarrekin hausnartu eta gizarteari hausnarketa horien emaitzak eskaintzea.

Gur lanari buruz gehiago jakiteko >>>

Jakin-Mina

Jakin-Mina

Jakin-mina Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeetako DBHko 4. mailako gazteentzako programa bat da, beren alorrean goi mailakoak diren adituen diziplina anitzeko hitzaldi-ziklo sorta batez osatua. Zikloak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egiten dira. Hasieratik, 2011tik, gaur egunera arte, hiru mila gaztek baino gehiagok hartu dute parte programan.

Jarduera honekin, Jakiundek gazteon jakintza maila aberastu eta haien jakin-mina piztu nahi du, ezagutzen ez duten oro deskubritzeko grina sorrarazita.

Jakin-minak Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren babesa du, eta honako erakunde eta unibertsitateen lankidetza: Nafarroako Kutxaren Fundazioa, Kutxa Fundazioa, DEustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibersitate Publikoa, eta Polymat.

Jarduera guztiak ikusi >

Akademiaren Jakitunak

Akademiaren balioa bere kideengan datza.
Hauek dira jakitun batzuk:

Ezagutu nortzuk dire jakitunak>>>
top